La versión de su navegador no está debidamente actualizada. Le recomendamos actualizarla a la versión más reciente.

PHAGMA DRÖLMA ONG es miembro activo de la Red Internacional del TÍBET

Gatazka sorrak Txinan: Tibet

Este sitio funciona mejor con los navegadores Mozilla Firefox o Google Chrome. 

GATAZKA SORRAK TXINAN: TIBET -Hitzaldia-

 

2015/04/14,  19:00tan Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean 

 

Txinak okupatu zuenetik 60 urte igaro ondoren, Tibeten sistematikoki urratzen dira giza eskubideak. Errepresio politiko eta sozialaren, diskriminazio sozio-ekonomiko etnikoaren, baliabide naturalen espoliazioaren eta ingurumenaren suntsiketaren ondorioz, tibetarrek erresistentzia eta era askotako protesta-mugimendutara jotzen dute, autoinmolazioa barne. Nazioarteko komunitateak interes ekonomikoak lehenesten ditu eta beldur da Asiako erraldoiaz, honek bitartean justizia unibertsala irensten duelarik, Espainiatik hasita.

Tsering Tsomo, TCHRD Tibeteko Giza Eskubideen eta Demokraziaren aldeko Erakundeko Zuzendariaren eskutik, Tibeteko egungo egoera sozio-politikoa, giza eskubideak, erresistentzia, mugimendu sozialak eta gatazkaren nazioartekotzea aztertuko ditugu.

TCHRD Tibeteko Giza Eskubideen eta Demokraziaren aldeko Erakundea Indiako Dharamsala herrian jaio zen 1996. urtean, Tibeteko herriaren giza eskubideak babestu eta erbesteko komunitate tibetarrean demokrazia sustatzeko asmoarekin. Egun, GKE honek uneoro jarraitzen du Txinak inposatutako zentsura sahiestea lortzen duten giza eskubideen urraketei buruzko informazio oro.

 

Sarrera dohain aretoa bete arte.


Directiva de cookies

Este sitio utiliza cookies para el almacenamiento de información en su equipo.

¿Lo acepta?